Bikote terapia
Noiz da egokia Bikote Terapiara jotzea?
Bikote bat, bi pertsonen batuketa baino askoz gehiago da. Baliotsua den zerbaitetan oinarrituta, beste norbaitekin gure intimitatea elkarbanatu eta komuneko elkartasun esparru bat eraikitzea posible denean, kidetasun identitate berri bat sortzen dugu: bikotea. Elkarrekin osatzen dugun unibertso propio bat da, banako gisako identitatean eragingo diguna eta aldi berean, bikotea osatzen dugun pertsonok norbere identitatez osatuko duten komuneko pertenentzia bat da.
Bikote terapian hain zuzen, komuneko espazio honetan sortzen diren gatazka eta sufrimenduei heltzen zaie, berau ulertzeko eta bideratzeko gakoak bien artean banatuak daudela ulerturik.
Etxe baten moduan ikus dezakegu. Aspaldian etxetik mugitzerakoan zaratak eta karraskadak entzuten baditugu bertan, bi aukera nagusi izan ditzakegu: edo musika altuago jarri eta altzari pisutsuegiak ez mugitzen saiatzen gara, eta horrela elkar-bizitzan jarraitzen dugu jasaten dugun bitartean. Edo eta etxearen oinarrien egoerari begiratzera ausartzen gara: zutabe horiek sendoak izaten jarraitzen ote duten ikusteko, eta beraz, sufrimendu gutxiago eragingo diguten moldaketak eginez bertan bizitzen jarraitzeko aukera dagoela baloratzen dugu; edo eta termitek janda daudela ikusi eta beraz eraitsi behar ote dugun erabaki dezakegu oinarriei begiratu eta gero. Hori da nolabait bikote-terapian egiten den lana, pareten atzean dauden oinarri eta zutabeetan zer dagoen begiratu eta zein egoeratan dagoen aztertu bikotearekin batera, horretarako terapeutak espazioa erraztuko duelarik.
Bikote terapia beraz ez da bitartekaritza lan bat, ez eta bikotekideetako baten terapia bestearen begiradapean. Bere izenak adierazten duen bezala, elkarrekin osatzen duten bikote harreman horren gaineko esku-hartzea da, elkarrekin osatzen eta eraikitzen duten unibertso horren gainekoa.