nagore_luzuriaga_web0030 Niri buruz

 

Nagore López de Luzuriaga Comunión, psikologoa

 

Niri buruz

Oso gaztetatik haur eta gazteekin aritu izan naiz lanean, hezkuntza formal zein informalean, betidanik uztartu baititut nire ikasketak, borondatezko jarduna eta lana. GGEE-n testuinguruan lan psikosoziala eta klinikoa garatu izan dut urteetan, familiekin esku-hartzean, talde zein banakoekin lanean, eta baita ikerketa eremuan ere Istanbulgo Protokoloaren peritatzaile gisa. Irakasle lanetan aritu izan naiz esparru ezberdinetan, ume zein helduekin, azkeneko urteetan unibertsitateko eremu akademikoan irakasle lanetan aritu naizelarik, EHUko irakasle gisa Psikologia Fakultatean zein Irakasleen Unibertsitate eskolan. Honela, askotarikoak eta anitzak izan dira parte hartutako mintegi, hitzaldi eta jardunaldiak.

Kolegiatu zenbakia: AA-00715

Psikologian Lizentziatua, klinika espezialitatean UPV-EHUn

Haur Hezkuntzan Diplomaduna UPV-EHUn

Familia eta Bikote Terapia Sistemiko Konstruktibistan Masterra CEFAn (Madrid)

AVNTF zein FEATFeko kide eta FEAPek jarduera psikoterapeutikorako onartutako profesionala

‘Osasun Mentala Biolentzia Politiko eta Katastrofeetan’ diplomaduna (GAC, Universidad Complutense de Madrid)

Gestalt Terapia- Terapia Integratzailean formakuntza egiten egun, Escuela de Psicoterapia de Getxo SÍNTESIS (Getxo)

Lana garatzeko orduan hauek dira erabiltzen ditudan hizkuntzak: euskara eta gaztelera.