Pribatutasun-politika

Hau nagoreluzuriaga.com web gunearen pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.

Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola babesten ditugun ondo uler dezazun.

Nagoreluzuriaga.com

Nagoreluzuriaga.com da nik, Nagore Luzuriaga, sortuta eta kudeatutako web gunea eta honen helburua nire profila eta iharduera profesionalaren berri ematea da.

Zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Datu pertsonal bat edozein pertsona natural identifikatu edo identifikagarriri buruzko informazio bat da, zuk zure borondatez emandakoa (adibidez, gure webgunean lineako inprimaki bat betetzean edo iruzkin-inprimakien bidez).

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Hainbat helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

Orobat erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak zure galderei erantzuteko, zure eskaerak betetzeko eta, horrela nahi izanez gero, eta beti gure newsletter-rean harpidetza eginda, argitaratutako azken artikuloen aldiro bidaltzen den posta-e mezua.

Baliteke kasu hauetan ere erabiltzea zure datu pertsonalak: aplikagarri diren araudiak betetzeko, agintari publiko eta ofizialen eskaera eta erreklamazioei erantzuteko (bizileku duzun herrialdetik kanpoko agintari publiko eta ofizialenak barne), edo gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna edo ondasunak babesteko.

Halaber, hauek zuri bidaltzeko ere erabil ditzakegu zure datu pertsonalak: publizitate-mezuak, marketina, nire eremu profesionalean egindako ihardueren buruzko informazioa eta interesgarri izan dakizukeen beste informazio guztia. Hauexek zuk espresuki oniritsia eman ondoren bidaliko dira. Ez zaigu spam-a gustatzen.

Datu pertsonalak bildu eta tratamenduan jarraitzen diren printzipioak

Datu pertsonalak segurtasun egokia ziurtatzen duen modu batean tratatuko dira; hots, baimenik gabe edo legearen aurka tratatzetik babestuko dira, bai eta ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzetik ere, eta antolamendu teknikoko neurri egokiak erabiliko dira horretarako (“integritatea eta konfidentzialtasuna”).

Nork atzi ditzake zure datu pertsonalak?

Nire langile kualifikatuek bakarrik dute mugarik gabeko sarbidea datu horietara. Hirugarrenek ezin dituzte zuzenean atzitu guk gordetzen ditugun datuak.

Zer lege-oinarriren arabera tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratatzeak Nagoreluzuria.com-eko jardueren inguruan eman diguzun onespena izan dezake oinarrian.

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Inoiz ez diogu zure datu pertsonalik saltzen inori.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalei dagokienez?

Zure eskaera gehiegizkotzat edo funsgabetzat jotzen denean izan ezik, eskubide hauek gauzatu ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez:

  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu guztien kopia bat formatu estandar batean eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak okerrak badira haiek aldatu edo zuzentzeko.
  • Eskubidea duzu egoera jakin batzuetan tratatze-jarduera jakin batzuk mugatzea eskatzeko.
  • Eskubidea duzu tratatze-jarduera jakin batzuen aurka egiteko.
  • Eskubidea duzu zure onespena ezeztatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak egoera jakin batzuetan ezaba daitezen.
  • Eskubide horietako edozein gauzatzeko, nahikoa duzu gure online inprimakia bete eta bidaltzea.

Horrez gain, uste baduzu zure datu pertsonalak tratatzeko dugun moduak ez duela betetzen aplikagarri den legeria, eskubidea duzu zure tokiko ikuskaritza-agintariei erreklamazio bat aurkezteko.

Non eta zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak elektronikoki nahiz eskuz gordetzen dira, gure instalazioetan nahiz hirugarrenenetan. Zure datu pertsonalak gordetzeko erabiltzen dugun moduari dela eta, ezingo dira zure datu pertsonalak identifikatu datuen tratatze-helburuetarako behar den denbora igaro ondoren. Datuak gordetzeko epe hori aldatu egiten da tratatutako datu pertsonal motaren, tratatze-helburuaren eta beste faktore batzuen arabera.

Gure negozio-jardueren barruan kontratu batetik kanpo biltzen ditugun datu pertsonalak urtebetez gordetzen ditugu beharrezkoak izateari utzi eta gero.

Zer segurtasun-neurri hartzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?

Gure segurtasun-neurriak etengabe indartzen eta eguneratzen gabiltza, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa baimenik gabe atzitu, galdu, suntsitu edo aldatzetik babesteko. Gure esku dagoen guztia egiten dugu informazio guztia modu seguruan gordetzen dela ziurtatzeko, eta gure zerbitzu-hornitzaileei eskatzen diegu segurtasun-neurri egokiak aplika ditzatela.

Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologiak

Gure webguneak bisitatzen dituzunean, baliteke informazio jakin bat gordetzea zure gailuetan, cookie gisa. Gure cookie-politika arretaz irakur dezazun gomendatzen dizugu, cookieak nola aplikatzen edo erabiltzen ditugun ondo uler dezazun.

Jarri harremanetan nirekin

Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan info@nagoreluzuriaga.com -en bidez.