CTXT-en argitaratutako artikulua
Ezinegon emozionalaren inguruan Psikologiako Britaniar Elkarteak egiten duen proposamenaren inguruan hausnartzen du artikulu honetan Alberto Fernández Liria psikiatrak CTXT-en. Honela, gaixotasun baten edo nerbio sistemaren “matxura” baten adierazpen baten moduan ulertu beharrean, zailtasunen edo gatazken aurreko eraginkortasun handiago edo txikiagoko erantzun gisa ulerten du ondoeza.
Fernández Liriak, egungo sistema diagnostikoei alternatiba bat bilatzearen beharra defendatzen duten elkarte britaniarraren hainbat adierazpen eta txosten aipatzen ditu bere lerroetan. Aurreko mende erdialdean Karl Menniger psikiatrak, osasun mentaleko arazoak zituzten pertsonetaz aritzeko, amua jan duenaren arrainaren metafora ekartzen du gogora egileak. Haria ikusten ez duten beste arrain batzuen begietan, amua jan duen arrainak mugimendu ulergaitzak egiten ditu, zoroak. Baina haria eta amua ikusteko gai bagara, arraina egiten ari denak asmo bat baduela ulertuko dugu: egoera horretatik alde egitea hain zuzen ere, batzuetan gainera lortzen duen asmoa Mennigerrek aipatzen duen bezala.
Honela, egin beharreko galderen aldaketaren beharra planteatzen du bere lerroetan: 1) Zer gertatu zaizu? (orain zein lehen) 2) Nola eragin izan dizu? 3) Zein nolako esangura eman izan diozu? 4) Zer egin behar izan zenuen bizirauteko? 5) Zeintzuk dira zure indarguneak, zein nolako baliabideak dituzu? 6) Nola uler dezakegu hau zure istorian?
80. hamarkadatik psikiatrian nagusitu den korronte hegemonikoa zalantzan jartzeko moduko ikuspegi interesgarria honakoa.
Recent Comments