La Tercera-n egindako elkarrizketa honetan psikoanalista, psikiatra eta neurologo frantses ezagunak Covid osteko balizko aukeren inguruan hausnarketa egiten du. Erresilientzia kontzeptua ezaguna egin zuen profesional hau, bizi dugun egoeran babes eta zaurgarritasun faktoretaz aritzen da, baita egun zerbitzu psikiatrikoetan pandemia egoera honetan dagoen errealitateaz.
Katastrofe natural zein kultural edo gerren ostean, eratzen den kultura berriak zabaltzen dituen aukera ezberdinetaz ere aritzen da honako elkarrizketan, hiru aukera nagusi aipatuz. Horietako bat, kontsumo eta zirkulazio prozesu ekonomikoak berriz ere leku berean jartzearena da, honek familia zein langileentzako ondorio latzak ekarriko lituzke zein birusaren errepikapenerako arriskua. Beste bat, etengabeko aldaketek eta ziurgabetasunak eraginda eman daitezkeen diktaduretarako joera da, demokratikoki hautatutakoak izanik ere. Azkenik, hurrengo garaietan eman beharko den eztabaida politiko, etiko, soziologiko eta filosofikoaren ondorioz eman daitekeen susperraldiaren aukeraz ere aritzen da: bizitzeko moduaren aldaketaz, gutxiago kontsumitu eta bidaiatzearen aukeraz, baloreen jerarkia berri baterako balizko bideaz, ezberdintasunen aurka aritzeko pakto sozial berri baten aukeraz…
Mundu garatuko ume eta gazteengan ikusten duen antsietatea kezkaz hitz egiten du Cyrulnik-ek. Haur baten bizitzako lehen mila egunen itzelezko garrantziaz ere aritzen da honako elkarrizketan psikiatra ezaguna eta politika publikoek bultzatu beharrezkoaz norabide honetan.
Hauetaz eta bestelakoetaz aritzen da Boris Cyrulnik La Tercera-ko elkarrizketa interesgarri honetan. Bizi dugun testuinguru honetan hausnarketarako gonbidapen paregabea. Hona hemen lotura osorik irakurtzeko: sakatu hemen
Recent Comments