Laguntza psikopedagogikoa

Eskola adinean dauden umeek maiz, zailtasunak agertzen dituzte eskola testuinguruan. Behin behineko edo behin betiko ondorioak suposa ditzakete zailtasun hauek, askotariko jatorriak izan ditzaketelarik. Batzuetan hizkuntza kodifikatzerako orduan agertzen zaizkien arazo zehatzak dira, irakurketa-idazketa prozesuan eragina izan dezaketenak; ulermenean zein adierazpenean zailtasunak ager ditzake umeak; tarteka zailtasunek psikomotrizitate finarekin harremana dute eskuzko idazketa zailduz; dislexia arazo bat izan dezakete oinarri agertutako zailtasunak, ikasketa tekniken baliabideen falta ere izan daiteke…

Eskola eremuan haurrek agertzen dituzten zailtasunekin eta hauek beraiengan dituzten ondorioekin laguntzen saiatzen  naiz, egoerak bideratzen saiatuz, suertatzen zaizkien trabekin lagunduz, eta horrekin batera euren eskola errendimenduan ere onurak lortuz. Honetarako eremu honen gaineko esku-hartzea eskaintzen dut, edo eta ikasteko estrategiak eta teknikak beregana ditzaten eurekin lan egin. Eremu honetako diagnostikoa behar izanez gero, arloan eskarmentu handia duten profesionalekin elkarlanean aritzen naiz.
1AUKERA.PSIKOPEDAGOGIA_op Laguntza psikopedagogikoa